Ikasi > Ikastaroak > Ingurumena ezagutu. GPS eta GIS baliabideak 

Ikastaroak :: Telekomunikazioa, Biologia eta Natur Zientziak

Ingurumena ezagutu. GPS eta GIS baliabideak

  • Hasiera-data: 2010(e)ko apirilaren 16a
  • Amaiera-data: 2010(e)ko maiatzaren 15a
  • Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
  • Nola heldu: http://www.tagzania.com/pt/ueu-eibar/
  • Ordutegia: Astean zehar. 17:00-20:00
  • Izaera: Online
  • Ordu kopurua: 45 ordu
  • Matrikula-epearen hasiera: 2010(e)ko otsailaren 1a
  • Matrikula-epearen bukaera: 2010(e)ko apirilaren 16a

Ikastaroa on line izango da. Hiru saio presentzial izango ditu, apirilaren 16an, 30ean eta maiatzaren 7an. Ikastaroaren azken egunean, maiatzaren 15ean, irteera egingo da.

Gaur egun Geolokalizazio baliabideak mundu guztiaren esku jarri dira, baina baliabideak diren heinean hauen ahalmenak ezagutu behar dira. Ikastaro honetan baliabide hauen korronte bi elkartzeko aukerak ikusiko ditugu: GIS-ak eta GPS-ak, eta hauen aukerak, naturaren gaineko ikerketak burutzerakoan. Ikastaroaren osagai moduan, ingurugiro ikertzaileak etorriko zaizkigu euren esperientzien berri ematera. Funtsean oso Ikastaro praktikoa izango da, erdi On-line, hiru saio presentzialekin eta irteera batekin.

Irakasleak

Helburuak

  • GISaren oinarriak ezagutzea.
  • GIS baliabideak ezagutzea.
  • GPS eta GISa lotzen jakitea.
  • Ingurumenaren gaineko informazio geografikoaren baliabideak topatu eta ulertzea.
  • Ingurugiro ikerketan GIS eta GPS tresnen aplikazio praktikoa ikustea.

Edukiak

  • GPS eta GISen ezaugarri teorikoak.
  • GIS erabilera.
  • GPS erabilera.
  • Ingurugiro datuen bilketa eta ulermena.
  • Tresnen aplikazioa ingurugiro ikerketan.

Saio presentzialetan hizlari egongo dira:

Iñaki Moro. Geografiako irakaslea. EHU

Maddalen Mendizabal. Biologoa. Labeineko ikertzailea.

Metodologia

Ikastaroak alde praktikoa eta teorikoa uztartuko ditu, saio presentzialak eta on line irakaskuntza konbinatuz. Hiru saio presentzial izango dira eta saio presentzialetan astean zehar plataforman eman diren gaien gaineko zalantzak argituko dira eta zenbait adituk esperientziak aurkeztuko dituzte. Azkenengo egunean txangoa egingo da, saio praktikoa egiteko.

Moodle plataformaren bidez edukien informazioa zabalduko da eta ariketa praktikoak landuko dira. Zalantzak, argibideak eta ezagutza elkarrekin eraikiz plataformako foroen bitartez.

Nori zuzendua

GPS zaleei. GIS erabiltzaileei. Ingurugiro ikasleei. Ingurugiro teknikariei. Ingurugiroan interesatuta dagoen edonori.

Egitaraua

2010-04-16

17:00-18:30

GPS eta GISaren oinarri teorikoak

  • Kartografiaren oinarriak.
  • GPS eta GISen oinarri teorikoen garapena.
  • Galileo kokapen sistema europarra.
  • GPS sarea Euskal Autonomia Elkartean.
  • Mugikorren bidezko kokapen sistema.
18:30-20:00

GPS eta GISaren oinarri teorikoak

  • GvSig instalazioa, ezaguera eta erabilera.
  • GvSig 1.1.2aren oinarriak eta 1.9aren ezagupena.

2010-04-30

17:00-18:00

Informazio sistemak: GPS eta GISaren erabilera

  • GPSaren erabilera.
18:00-19:00

Informazio sistemak: GPS eta GISaren erabilera

  • GvSig mugikorren instalazio eta erabilera: "GvSig mobile".
19:00-20:00

Adituen esperientzia:

  • Ganaduaren habitat erabilera babesguneetan: GPS-koilare eta GIS tresnen erabilera.
  • Maddalen Mendizabal Zubeldia

2010-05-15

09:00-14:00

Irteera

2010-05-07

17:00-18:30

Informazioaren erabilera mundu errealean

  • Ingurumen inpaktuaren ebaluazio baten kasu praktikoa.
18:30-20:00

Informazioaren erabilera mundu errealean

  • Informazio iturriak.

Matrikulaziorako argibideak

  • Matrikulatu aukera sakatu eta bertan agertutako zaizun fitxa bete.
  • Matrikularen diru-sarrera egin Kutxaren kontu honetan: 2101 0035 19 0006884928
  • Ordainagirian zure izen-abizenak eta honako kodea adierazi: IE2010
  • Ordainketa egin duzun frogagiriaren kopia bat honako helbidera bidali: UEU, Otaola hiribidea 1, 20600 Eibar. Posta elektronikoz markeskoa@ueu.org edo faxez 943820616 ere bidal dezakezu.
  • Matrikularen onarpena: Frogagiria jasotakoan, matrikula onartuta dagoela jakinaraziko da posta elektronikoz eta data hori hartuko da oinarritzat onartuen zerrenda zehazteko.

Oharrak

Ordenagailuen inguruan oinarrizko ezagupenak izatea beharrezkoa da.

Babesleak

  • Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Saila

  • Gipuzkoako Foru Aldundia. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua

Etiketak

gps, gis, ingurugiro ikerketa, geolokalizazioa
Ohar legala · UEU · Denda · Irakurri · Babesleak · Egoitzak
Copyright @ 2010 UEU